XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gerrara denok! Etsaiari gerra!.

KAZETARIA: Horixe, etsaiari gerra! (Pistola atera eta tiro egiten du, baina huts egiten du.)

(ASTOLFIk pistola kendu eta flauta bat ipintzen dio eskuan.)

(Aurrerantzean kazetaria FLYWHEEL akabatzen saiatuko da).

(ASTOLFIk libratuko du azken momentuan).

FLYWHEEL: Esaidazu, ispilu majiko honek, badago ni baino ausartagoa den presidenterik?.

Ozenago, ez dizut ezer ere entzuten! (KAZETARIAri) Ah, hemen zaude! Zergatik ez didazu amurrainaren kintetoa jotzen? Jo egidazu orduan zalduneriaren zazpigarrena. (RAVELLI azaltzen da saltzen).

RAVELLI: Merke merkromina. (Kapela bat ere badu).

FLYWHEEL: Ravelli, zenbatetan dago kapela hori? RAVELLI: Bost dolarretan, baina zuri lagunaren prezioa egingo dizut: hamar dolar.

FLYWHEEL: Ederto. Niretzat. (ASTOLFI azaltzen da, eskuan labana duela. KAZETARIAk labana hartzen dio).

Astolfi, zelan doa hori? Gogoan izan, zu frontean dibertitzen ari zaren bitartean, zuregatik sufritzen ari den gizon bat dagoela hemen. (ASTOLFI joan egiten da).

KAZETARIA: Zelan sentitzen zara une latz honetan? FLYWHEEL: Adoretsua naiz.

Hori nire birraitona zen William Tecumseh Flywheeli zor diot.

Bizirik balego, mundu guztiaren ahotan ibiliko zen.

KAZETARIA: Zergatik ba? FLYWHEEL: Bizirik balego, 150 urte izango zituelako.